Disco: Hesiak
Canción: 1
Oinutsik
Zapatak erantzi ditut, lokarriak askatuz,
oinutsik belarraren laztanak nabaritu nahi ditudalako,
nire azalean.
Egurraren beroa, harriaren hotza.
Askatasunean.
Zapatak erantzi ditut, nire burura neurtzeko,
hazi ote naizen ikusteko, ez nire altuera jakiteko,
askatasunean.
Modak agindutako plataformek,
bihotza lurretik geroz eta gehiago
aldentzen didate...
Zapatak erantzi ditut nire barneak hala eskatzen zidalako:
Askatzeko...
Distantziak gerturatzeko...
Kilkerren kantuak nire belarriek ezezik
nire oinek ere lurraren zirrararen
bidez bizi ditzaten...
Askatasunean!
Disco: Hesiak
Canción: 2
Kesiak
Hesiak ditugu
baina bideak jorratuko ditugu.
Errekan gora egingo dugu,
amuarrainen antzera.
Korrontearen kontra tinko.
Oinak urratu artean.
Defendatuko gara.
Askatasunerantz, eta gure hitza
astinduko dugu mastaren gorenean.
Disco: Hesiak
Canción: 9
Mattin
Gauero zure ziegako barroteen artetik
ideiaz beteriko hodeiak irteten dira ihesean.
Bidaia bat hasten dute gure artean
eta ez dira hustutzen zerbat loratu ezean.
Egun horretan elkarrekin eztarriak bustiko ditugu
eta elkarrekin dantzatuko dugu.
eta elkarrekin oihukatuko dugu.
Disco: Hesiak
Canción: 8
Bitartean
Bitartean noraezean nabil,
edo soilik ez nabil.
Denboraren paseak deiadarka
agurtzen nau.
Baina nik ez dut ikusten.
Zer egin behar nuke bada?
Zure aholkuak ez ditut irensten,
baina gose naiz,
logurea dut eta pozten naiz.
Baina nik ez dut ikusten.
Disco: Distantzia
Canción: 9
Soilik
Hire legean kolpatu dik/n nere azken ametsa,
baina ez di(n)at kezkarik
asko izango di(n)at oraindik amestu gabea.
Gaua heldu orduko jarriko nauk/n lanean,
eta amets bihurtuko di(n)at
Orain ez dakidana.
Soilik, ni izorratzen amesten baduk/n
pentsa ezak/n zer egin,
neu bakarrik izorratzen banauk/n.
Ziur egon lortuko di(n)ala,
bestela ez duk/n biharamunik izango..
ez neretzat behintzat!!
|