Disco: Meatzaldea
Canción: 10
Bizitza triste eta ederra
Ometepe uhartean
kamioi batean hamaika
ilunabarra gorri beroa
Mexico taxi batean
buru atzean bortitza
pistola kanoi baten taktoa
ÒViva la vidaÓ esaldia
Frida Kahlo-ren koadroan
margotu zuena hil zorian
Bizitza triste eta ederra
itsasoa ilun samar
eskegi gabe telefono bat i
bizitza triste .
Disco: Meatzaldea
Canción: 04
Ehun mila jonkie etzanda
Bizitzarik ez badago
orduan soilik heriotza
urertzaren memoria
aldakor-aldaezinean
ehun mila junkie etzanda
neguko eguzkitan
ehun mila arima urtutzen
marmokak bailira
Hegan hegan doa
dena hegalik mugitu gabe
denbora zula-ezinean
inor ezagutu gabe
Heriotza bilutsik dago
ta bizitza ezurretan
bien arteko hondarretan
ehun mila junkie etzanda
itxaron urteak bezainbat
hondar ale eskuetan
ehun mila itsaspekarien
birika beltzak
lehertzear Hegan...
Ehun mila giza-amets
itxasoaren zainetan
elurtea iritsi arte
ez dugu lohartzen
erabat katea etentzen da
beti gutxien espero dugunean
bizitzarik ez badago
orduan soilik heriotza.
Disco: Toulouse
Canción: 07
Ez eman begirik
Antonio barruan da
Pilar izutzen hasia
Belarriak emanen dizkizut
Nik ahoa emanen dizut
Eskuak emanen dizkizut
Begiak emanen dizkizut
Beldurrik ez izan bada
Bakarrik ez zaude-eta
Belarriak emanen dizkizut
Nik ahoa emanen dizut
Eskuak emanen dizkizut
Begiak emanen dizkizut
Dana apurtu duela
dana apurtu duela
Ez eman belarririk, ez eman
Ez eman ahorik, ez eman
Ez eman eskurik, ez eman
Ez eman begirik, ez eman
Disco: Meatzaldea
Canción: 08
Homo homini lupus
Gizona gizonarentzat
otsoa ez da besterikan
George Rouault-en koadroan
ulertu nuen dena
urkatu bat zuriz jantzia
gure dantza beltzean
denok gara errudunak
errua ez bada inorena
Ametsak jaten geratzen naiz
zuhaitz gorriaren azpian
arrain hilak dabiltza
nere inguruan biraka
arrain hilak eta hilkorrak
azken papurrak bilaka
oraindik ere ezin uxatu
ezin uxatu itzalak
Zaborrak eta odola
gure egoeraren lekuko
kale estuetan bizi gera
kale estuetan bukatuko
Begira nola aurreruntz noan
berriro Travis-en antzera
ezin inolaz pakean bizi
gorrotatzen denean
ikusi nahi al duzu
gure jostailu saia?
hurbildu zaitez salgai gaude
haragi puskak bezala
Zaborrak eta odola
gure egoeraren lekuko
kale estuetan bizi
gera kale estuetan bukatuko .
Disco: Meatzaldea
Canción: 12
Hutsik
Hutsik edukirik gabe
gaude hutsik
Hutsik edukirik gabe
gaude hutsik
Ez omen dago jada
amets egiterik
ez omen dago jada utopiarik
ez omen dago jada
ezer egiterik
telebista aurrean gelditu
ez besterik (leloa)
Hobe guretzat bada
gehiegi ez pentsatu
"As" eta "Marca" besterik ez leittu
"Lecturas" eta "Hola" eta bitartean
gure mundu maitea
usteltzen ari da (leloa)
Hutsik hutsik hutsik
edukirik gabe
gaude hutsik
|