Disco: Denboraren orratzak Canción: 3
Larru beltzak
Neguaren bihotzeko begirada zaurituak gurutzatzen ditugu plaza desolatuetan gerla garaien mehatxuak aidean doaz justiziaren larru beltzak sardezkatuz
Denboraren orratzak plegatzen gabiltza larru beltzak josi asmoz
Ez dago eskubiderik ahurretan hiltzen denik gose ankerraren lautada hotzean ogi beharraren premiak sabeletan doaz justiziaren larru beltzak sardezkatuz
Denboraren orratzak plegatzen gabiltza larru beltzak josi asmoz
Plaza desolatuetan galdez daude denak noiz ote diren beren haurrak itzuliko baina trenak umezurtzez beterik doaz justizizaren larru beltzak sardezkatuz
Denboraren orratzak plegatzen gabiltza larru beltzak josi asmoz
Disco: Amets prefabrikatuak Canción: 6
Aitormena
Ez dira betiko garai onenak azken finean gizaki hutsak gara Barearen ostean dator ekaitza Udaberri berririk ez guretzat Denborak aurrera etengabian ta orain ezin eutsi izan giñana rutinaren morroiak bihurtu gara laztana lehen baino lehen aska gaitzetan.
Ohartu gabe arrunt bilakatuta Ohartu gabe heldu gara mugara Mundua jautsi zaigu gainera maitia lehen baino lehen aska gaitzetan.
Ez dakigu non dagoen hoberena Bila dezagun beste lekuetan Ba, zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta zaude zihur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena baina orain, maitia lehen baino lehen aska gaitzetan.
Disco: Denboraren orratzak Canción: 10
Eguneroko ilusioa
Eguneroko ilusioa etxekook argiro dugu karnetean dugu bai infernuaren helbidea.
Adarrak mozturiko xinaurriak gara bakoitza bere poxpolu-kazan pasiloak lotzen gaitu zentzunbako burruka ergelean.
Eta aspaldi leherturiko puxika haizatzeko diren hitz hutsalak esaten ditugu bakealdietan. Haize kirastua diren hitzak aitonaren graziatxoak bezala hartzen ditudanak. Hauxe da eguneroko ilusioa.
Berriz hasten direla dirudi ene gelan jarraitu behar xinaurri, haize eta puxiketan pentsatzen etxean burruka baitago berriz etxean burruka dago berriz.
Disco: Hau dena aldatu nahi nuke Canción: 9
Hil ezazu aita
Etzanda nengoela nere gelan besteak diskutitzen sukaldean peta bat egin nuen lo egiteko ta nere hondamenaz ahaztutzeko zeozerk esan zidan: adi ametsari eta kontuz ibili aitarekin!
Aita hiltzailea izan zen aitak ezin zuen gainditu aitak egin behar izan zuen, zintzilik zegoen, egin behar zuen.
Kopetaraino zegoen emazte, seme--alabez eta lanez kotxe berri baterako diru beharrez.
Gehiegi edan zuen batetan armariotik atera zuen eskopeta tiro bat bota anaiari, tiro bat bota emazteari, beste bi tiro arrebentzat eta beste bat katuarentzat Eta pareko tabernan erre eta edaten guztiz itsu ari nintzen jartzen.
Tabernatik atera eta bi argi doaz nere etxera bata urdina, polizia da ta, beste gorria, anbulantzia.
Ulertzen dur iristerakoan bolbora usaina, odola parketan argi urdinak aita daroa eta gorriak bost hilotzak. Bapatean despertadoreak jotzen du ta ohartzen naiz dena amets ban izan dela soilik amets bat, ez da ezer gertatu zergatik orduan ezin dut lasaitu? Sukaldean jarraitzen dira oihuak, bata mozkortia, besteak galduak eta orduan bost tiro entzuten dira eta gero soilik ixistasuna. Pasiloan urrats batzuk irristatzen aita bere lana amaitu nahiez ote? Bala bat baino gehiago badu oraindik zer egin behar dut nik? Ospa egitea hemendik. (bis)
Bolbora usaina, odola parketan hil ezazu aita, hil ezazu bertan ez baduzu hiltzen, hila zaude ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak. (bis)
Disco: Hertzainak Canción: 7
Infernuko atean
Adi, dardaraz nago ate aurrean jotzen, wiskiz guztiz erdoildurik deitzen, hau da zigorrik latzena iragan diren azken ordu hauek aluzinazioa ote mundua oraindik hor dagola ahal gogoratu neska politak ikusi edozein bezala nabilela pentsa, baina orain infernua berriz, nere infernua berriz. Orain berriz ze gehiago esango dut, ondo nago kate honen azpian askotan astunegia dela pentsatzen dut ta ezin dudala gehiago amets ederrak egiteko ere gogorik ez. Hemen bakarrik nago zuloan oiukatzen, ezerezaren barnetik nahiez, edozein leku non gerta ezer, merezi duenik konta.
|